Socios

PRIBATUTASUN-POLITIKA

OREKA SAREAn zuretzat pribatutasunak duen balioaren jakitun gara.Hori dela eta, datu pertsonalen bat eskatzen dizugu –adibidez, zure izena edo helbide elektronikoa–, produktuak edo zerbitzuak emateko edo zurekin harremanetan jartzeko erabat beharrezkoa denean bakarrik.Hala bada, zuk bidali aurretik jakinarazi nahi dizugu datu horiek gorde egingo ditugula, baita zertarako jaso ditugun ere.

Ez zaude behartuta eskatzen dizkizugun datu guztiak bidaltzera; soilik nahi duzuna emateko edo zurekin harremanetan jartzeko behar-beharrezkoak direnak.Horiek izartxo batekin (*) adieraziko dizkizugu, eta beharrezkoak ez diren datuak ez emateak ez du esan nahi kalitate gutxiagoko zerbitzua jasoko duzula.

Ematen dizkiguzun datuak fitxategi batean edo batzuetan bilduko ditugu; horri esker, datuak modu automatizatuan tratatu ahalko ditugu, eta, beraz, gure zerbitzuak arinago eman ahalko ditugu.Duten datu motaren arabera, fitxategiak dagokien babes mailarekin erregistratuta daude Datuak Babesteko Agentzian.

Zuk inoiz datu pertsonalik eman badiguzu, nahi duzunean erabil ditzakezu Datuak Babesteko Legean aurreikusitako aurka egiteko, eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu info@orekasarea.com helbide elektronikora edo gutun bat helbide honetara:

OREKA SAREA
Ugarte-Eroso auzoa 13, 48390 Bedia, Bizkaia
Tlf:+34 661219434 //658727373

DATUAK BESTE ENPRESA BATZUEI LAGATZEA

Zuk eskatutako informazioa, produktuak edo zerbitzuak emateko beste enpresa batzuetara jo behar izanez gero (Correos edo mezularitza- edo garraio-enpesa bat, adibidez), haien lana egiteko behar-beharrezko informazioa emango zaie bakarrik, eta informazio hori beste edozein helbururekin erabiltzea debekatzen zaie.

ORDENAGAILUAREN IDENTIFIKAZIOA.COOKIEAK.

Webguneak ahalik eta hobekien funtziona dezan, batzuetan beharrezko da hara sartzen den ordenagailuaren hainbat informazio lortzea edo ordenagailua bera identifikatzea.Adibidez, webguneak zenbat bisita izan dituen zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak zein nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko, edo webgunea erabiltzaileak nahi duen hizkuntzan ager dadin, hartara sartzen den bakoitzean aukeratu beharrik izan ez dezan.Identifikazio horrek ez digu inoiz ematen zuri buruzko informazio pertsonalik edo inoiz ez digu ezagutzera ematen zure ordenagailuko edukia zein den.

Aipatutako identifikaziorako, «cookie» izeneko testu-fitxategi batzuk erabili ohi dira, eta horiek aldi baterako zure ordenagailuan biltegiratzen dira.Ez dute inongo kalterik egiten, eta oso tamaina txikia dute.Webguneak cookieak automatikoki kontsultatzen ditu zu bertara sartzen zarenean, eta, horri esker, edukia aurretik aukeratu zenuen hizkuntzan erakuts diezazuke, aurretik egindako aukeren araberako edukiak eskaini, eremu berezietarako sarbidea eman edo zuk aukeratutako produktuak biltegiratu, «orga» edo «saski» bidezko sistema dagoenean, besteak beste.

Zuk nabigatzailea konfiguratzeko aukera daukazu, eta, horrela, fitxategi horiek ez instalatzeko aukera ere baduzu; dena dela, hala eginez gero, baliteke webguneak eskaintzen dizkizun funtzio guztiak erabiltzerik ez izatea.

ADIERAZPEN HONEN EGUNERATZEA

Gerta liteke uneren batean gure pribatutasun-politikan aldaketaren bat egin behar izatea une bakoitzean indarrean dauden legeetara egokitzeko.Hori dela eta, orri honetara sar zaitezen gomendatzen dizugu, datu pertsonalak bidali behar dizkiguzun bakoitzean.