OREKA Marixe, Dominique eta Uribarri gara. Talde txikia gara, solidarioa, sortzen diren proiektuetan erantzunkide, eta kontsultatzen eta kontratatzen gaituztenen beharretara egokitzen ditugu gure ezagutza eta egiteko moduak.
Elkarren osagarri gara gure prestakuntza akademikoan, gure bizi-esperientzietan eta baita ere gure nortasunean eta izateko moduan. Hiruron artean 8 master eta graduondoko ditugu, 6 herrialdetan bizi izan gara eta lan egin dugu eta 6 hizkuntza dakizkigu. Aholkularitza-enpresa gisa lan egiten dugu, baina hori bezain baliotsu deritzogu hainbat GKEtan eta administrazio publikoan aurretik egin dugun ibilbide profesionalari. Ezin ahaztu, halaber, gure militantzia mugimendu feminista, bakezale, ekologista eta LGTBIetan.