Generoaren ikuspegitik, aldaketa planifikatzeko eta kudeatzeko ezagutza espezializatua eta laguntza bilatzen duten erakundeei eta taldeei laguntzen diegu.
Aldaketa-prozesuak diseinatzen laguntzen dugu, genero-ikuspegian oinarrituta, neurrira eta prozesua aurrera eramaten dutenen behar praktiko eta estrategikoak kontuan hartuta.
Oraindik gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasun-egoerak atzematen eta ordezko proposamenak egiteko jardunbide egokiak identifikatzen laguntzen dugu; hori guztia metodologia parte-hartzaile batean oinarriturik.
Diseinatzen ditugun ikaskuntza-prozesuek ikasi eta barneratu dugunaren berrikusketa kritiko bat izaten dute, genero-ekitatearen aldeko balio-aldaketa lortzeko.
Fase bakoitzean egindako lanaren ebaluazioari eta sistematizazioari balioa ematen diogu, ikasitakoa kontuan hartzeko aldaketa-prozesuetan eta aurrerapenak dokumentatu ahal izateko.
Lan-esparruak eta helburuak definitzen laguntzen dugu genero ikuspegi batetik, plangintza estrategikoak definitzeko eta berdintasunaren aldeko politika sektorialak edo zeharkakoak finkatzeko.